- Desberdintasunak gainditzeko. Informazioaren gizartean hezkuntza-berdintasunaren aldeko apustu argia egin behar da, pertsona askok bizi dituzten gizarte bazterketako prozesuei eta desberdintasun-egoerei aurre egingo bazaie. Honela kieetako bakar batek ere goi-mailako ikasketarik ez duen familietatik datozen ikasleen artean nagusi den porroterako joera alderantzikatu nahi da.
- Pertsona guztiei gaur egun premiei aurre egiteko kalitatezko hezkuntza bat eskaintzeko. Pertsona guztiek eskolan urte batzuk eman behar dituztenez gero, eskola funtsezko espazioa izan daiteke gaitasunak garatzeko eta guztiok informazioaren gizartearen barruan egoera beriei aurre egiteko tresnak garatzeko. Adierazitako gaitasun hauetako batzuk ondokoak dira:
- Malgutasuna, talde-lana, erabakiak hartzea, autonomia.
- Pertsona guztiei elkarrizketa eta kritikarako gaitasuna eskaintzeko, berdintasunezko eta kultur arteko gizarte solidarioa erikitzearren. Eskola elkarrizketarako gaitasun hori garatzeko funtsezko sozializazio-espazioa da. Talde desberdinen eta kultura desberdinen arteko elkarrizketa, komunitatea osatzen duten agente desberdinen (ikasleen, irakasleen, familien, irakasleak ez diren langileen, elkarteen, hezitzileen...) arteko elkarrizketa.
- Irakasteko eta ikasteko ilusioa esnatu.
- Kultura, estatus, genero, zein errendimenduaren arabeako bazterketa eta etiketatu sentimendua ekidin.
- Kalitatezko hezkuntza eskaini.
- Berrikuntza arloan irakaslegoaren autonomia gehitu.
- Ikasgeletan esperimentatu eta ikasi.
- Ikastegietan sendien partaidetza bultzatu eta seme-alaben hezkuntza partaide izatearen sentimendua erraztu.
OHARRA: Post hau egiteko erabilitako informazio zati bat Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako Ikastetxearen Antolamendua irakasgaiko Kepa Perez irakaslearen 2006-2007 ikasturteko apunteetatik ateratakoa da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario