Lekeitioko eskola publikoan 2000. urtean hasi zuten Ikas Komunitateak proiektua, eta hordutik hona hainbat gauza aldatu dira.
Dagoeneko partaidetza mailan, hurrats batzuk eman dituzte: boluntarioak, komisioak, guraso delegatuen sarea... Metodologian ere aldaketak nabariak dira: elkarreraginezko taldeak, tertuliak... Aurtengoan, helburu nagusi bezala, elkarbizitza hobetu nahi da; eta horretarako, proiektu orokor bat martxan jarri da.
Proiektu honetako helburu nagusiak hiru dira
- Eskolako alor eta zereginetan gurasoen parte hartzea handitu.
- Maisu-maistren formazioa bultzatu.
- Ikasleen ezagupen maila handitu eta harremanak hobetu.
Gainera irakasleen formakuntzaren barruan hainbat atal landu nahi dituzte bereziki:
ikas komunitateen proiektuari berari buruzko sakonketa, matematikako emaitzak hobetzeko asmoz formazio prozesu sakona, informatikaren arloan irakasleen formakuntza egunerotu eta gaurkotu...
OHARRA: Erabilitako irudiak lekeitioko eskola publikoko orritik hartuak dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario