Ikaskuntza komunitateak historikoki ezagunak izan dira herrialde askotan, baina gaur egun oso garrantzitsu bilakatu dira hainbat faktorek
baldintzatuta:
- "Komunitatearen garapena"-ren aldeko jarrerak. Hau globakizazioak, eta honekin batera etorri den tokian tokiko izaera mantentzearen aldeko joerak ekarri du.
- Estatuaren papera txikitzeak, deszentralizazio prozesuak, gizarte zibilaren konplexutzeak, eta azken finean, hiritarren gero eta esku-hartze handiagoak hainbat arlotan, horien artean hezkuntza.
- Informazio eta Komunikazioaren Teknologia (TICs) modernoen gero eta zabalkunde handiagoak.
- Hezkuntza eta ikaskuntzari emanten zaion gero eta garrantzia handiagoak.
- Aniztasunaren aldeko gero eta apostu handiagoak, eta honek ekarri duen hezkuntza eskaintzak zabaltzeko beharrak: aukera desberdin eta berritzaileekin aprobak eginez, momentura eta testuingurura moldatuz.
- Eskola sistemarekin desadostasunak eta eskola erreforma baten beharrak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario